Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kirola euskaraz
Dokumentu Akzioak

Kirola euskaraz

2008/10/03

Orain urte batzuk onartu zuen Legazpiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Plan honen helburua euskaldunon hizkuntza eskubideak bultzatzea da. 2008an plan honen barruan kirola txertatzea erabaki zuen.

Hori dela eta, Udalak herriko kirol-talde guztiei deitu zien bere asmoa azaltzeko, eta denek erantzun zioten. Bilera horietan Udalak bere asmoa azaltzeaz gain datu batzuk eskatu zituen.  Datu horiek aztertu egin dira, eta orain bigarren txandan berriro ari gara biltzen banan-banan kirol-taldeekin proposamenak egin eta laguntza eskaintzeko.

Talde bakoitzari dituen ezaugarrien arabera egin dizkiogu proposamenak eta laguntza-eskaintza. Baina euskara-maila egokia izateko, ez da nahikoa eskolaren eta familiaren lana; beste arlo batzuetan ere indartu egin behar da arlo hori. GUZTIOI DAGOKIGU laguntzea.

Orain talde barruan proposamenak aztertzekoak dira, eta Udalarekin berriz bilduko dira, horiek adosteko. Hurrengo pausoa proposamen horiek betetzeko neurriak hartzea izango da.

Alor honetan ere herritarren PARTE HARTZEA ezinbestekoa da

Udaleko euskara zerbitzua

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.