Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kiputzen bidetik Oñatira
Dokumentu Akzioak

Kiputzen bidetik Oñatira

2008/02/23

Otsailaren 24an ibilaldia antolatu dute Izadi-Zaleak eta Burdinola elkarteek Legazpitik Oñatira oinez joateko eta antzinako errege-bidea ezagutarazteko. Irteera goizeko 8etan izango da anbulatorio pareko plazatxotik eta itzulera autobusez egingo da.

Oñatiarrek "Kiputzen Bidea" deitzen zioten errege-bide zaharrari, giputzak izan zirelako bidea erabiltzen azkenak. Mutiloa eta Gabiriako baserritarrak bide horretatik azokara jaisten omen ziren, azken aldera, sagar saltzera.

Oñatiarrentzat giputzak edo gipuzkoarrak Legazpitik aurrerakoak ziren/dira. Kontuan izan behar dugu Oñatiko konderria 1846. urtean lotu zitzaiola Gipuzkoari. 

Arriskuak sahiesteko ibilbidea moldatu egin da eta ez da beti-beti errege-bide zaharretik egingo, Oñatira doan oraingo errepidearekin bat egiten duelako leku askotan. Proposatzen den ibilbidea oso erakagarria eta suabea da.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Kiputzen bidetik Oñatira

Kiputzen Bidetik Olabarrieta eta Oñati aldea