Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kepa Solanari eraso diote Puerto de Santa Mariako espetxean
Dokumentu Akzioak

Kepa Solanari eraso diote Puerto de Santa Mariako espetxean

2008/01/02

Kepa Solana preso legazpiarrari joan den abenduaren 31n erasoa egin zioten. Horren ondorioz, bederatzi puntuko zauria dauka lepoan. Legazpiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hori salatzeko ekintzak antolatu ditu. Kepak hamasei urte egin ditu espetxean.

Erasoa salatzeko honako ekintzak antolatu dira:

  • Urtarrilaren 4an, ostiralean, 20:00etan, elkarretaratzea Gernika enparantzan.
  • Urtarrilaren 6an, igandean, 19:30ean, elkarretaratzea Gernika enparantzan.
  • Urtarrilaren 7an, astelehenean, 19:00etan, prentsaurreko irekia Kultur Etxean.

 

Legazpiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritarrak ekitaldi horietan guztietan parte hartzera deitu ditu.

Kepa Solanak ZingiZangon bloga dauka. Hemen

klik eginda orain arte argitaratu dituen idatziak ikus daitezke.

Besarkada bero bat

Asier — 2008/01/03 12:14
Besarkada bero bat Kepari eta bere egoeran dauden guztiei. Erasoak eraso aurrera egingo dugu. Eutsi!!

Eutsi horri Kepa!

Eneko — 2008/01/04 13:06
Animo motel, ta eutsi goiari indar betez!! Besarkada bat faltan botatzen zaituen herri honen partez! Jo ta ke!

ANIMO KEPA!!

Garikoitz — 2008/01/04 13:39
ANIMO KEPA!! pertsonan ezagutzen ez zaitugun herritarron partez ere, besarkada bero eta haundi bat! Eutsi goiari!!!

Animoak Dimatik!!!

Nekane — 2008/01/07 21:23
ANIMO KEPA ETA FAMILIA GUZTIARI!!!
Besarkada eta mosu bat Dimatik.
EUSKAL PRESOAK ETXERA JA!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Kepa Solanari eraso diote Puerto de Santa Mariako espetxean

Kepa Solana preso legazpiarra Puertoko espetxean dago