Kepa Solana, jasandako erasoaz bere blogean
Kepa Solana preso legazpiarrak Urtezahar egunean Puerto de Santa Marian jasandako erasoaz idatzi du bere blogean. Eraso haren ondoren jasotako elkartasun zabala eskertu du.
Pasatako une txarrak deskribatu ditu Kepak. "Itxasoren eta Enekoren irudiak etorri zitzaizkidan gogora, eta horrek egoera zail horri aurre egiteko kemena eman zidan" aipatu du. Gutuna osorik bere blogean daukazue.