Kantuan.net Euskadi Irratiko Amaraunean
Xabier Barriolari elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Amaraunean irratsaioan. Kantuan.net orriaren egilea da Xabier. Elkarrizketa hona ekarri dugu. Programa berean Olaetxeko Josu Zabaletak Granadari buruz hitz egin zuen.
Asteartean, Badok.info eta Kantuan.net musika webguneei buruz elkarrizketa egin zieten Jon Eskisabeli eta Xabier Barriola musikari legazpiarrari. Hona elkarrizketa:
Azken urteotan Granadan bizi den Josu Zabaleta legazpiarrak ere hitz egin zuen bere bizilekuari buruz. Elkarrizketa hau, ordea, ez dute zintzilikatu eitb.com orrian.