Hemen zaude: Hasiera Albisteak Josu Garairi elkarrizketa Goiena.net-en
Dokumentu Akzioak

Josu Garairi elkarrizketa Goiena.net-en

2011/07/19

Josu Garaik Argizaiola sari garrantzitsua irabazi zuen Senegal izeneko argazkiarekin. Arrasatearra da baina Legazpin bizi da aspaldian eta Ikatzako taldekidea da. Goiena.net Debagoieneko agerkariak elkarrizketa egin dio. Hona hemen:

Noiz eta zelan atera zenuen saritutako argazkia, Senegal?
2009ko Gabonetan atera nuen; Senegalera bidaia egin genuen eta Euskal Herrian bizi den senegaldar bat etorri zen gurekin. Auto barrutik atera nuen, mutiko bat gure lagun senegaldarrari laguntza eske ari zenean. Hara joandakoan beste maila baten daude atzerrian bizi diren senegaldarrak, elkar ezagutzen dute guztiek, eta mutikoa haren herrikideari zuzendu zitzaion. Jeneralean, bidaietan batez ere, kamera aldean eramaten dut eta momentu hori harrapatzea tokatu zitzaidan, zortea ere izan nuen... Argazki horretan indar handia duena mutikoaren begirada da nik uste.

Josu Garai (Goiena.net)

Elkarrizketa osorik irakurtzeko:

http://goiena.net/albisteak/josu-garai-saritutako-argazkian-mutikoaren-begiradak-du-indar-handiena/

 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Josu Garairi elkarrizketa Goiena.net-en

Josu Garairen Senegal argazkia (Goiena.net)