Josebaren azalpen argigarriak
Telleriarteko Uztarri elkartean krisiari buruzko hitzaldia eman zuen Joseba Barandiaranek. Aretoa bete egin zen eta entzuleek interes handiz hartu zuten parte. Ondorengo afarian izan zuen segida solasaldiak. Bideoan grabatu genuen eta hori ere aurki jarri dugu ikusgai.
Krisia, bankuak, hipotekak, legazpiarren egoera, Patrizio Etxeberria... gauza asko aipatu ziren bertan. Hona hemen Josebak eramandako aurkezpeneko zenbait gardenki:



Errikarte Agirrek ateratako hainbat argazki aurkituko dituzue galerian.