Hemen zaude: Hasiera Albisteak Joseba Barandiarani ARGIA saria eman diote
Dokumentu Akzioak

Joseba Barandiarani ARGIA saria eman diote

2009/01/30

Euskarazko prentsa idatzian asko ibili bada ere irratiaren arloan eman diote saria.

ARGIA sariak banatu dituzte. Hona hemen Joseba Barandiaran ekonomialariari saria ematerakoan azaldu duten argudioa:

Irratia
IRRATIA ataleko ARGIA SARIA bizi dugun garai honen ispilua da. Burtsan hasi zen gainbehera eguneroko bizitzaren alor guztietara iristen ari da. Sosik gabe geratzen ari dira familia asko, langileak gorriak ikusten ari dira lanpostuari eusteko. Ematen du ez dakigula urtea nola bukatuko dugun ere.
Munduko ekonomiaren gaixoaldi hau ulertzea ere kostatzen ari zaigu. Eta hedabideen lana horixe da, hain zuzen ere, informazioa garbi eskaintzea, herritarrek mundua hobeto ulertzeko.
Horregatik, garrantzi handia du gure hurrengo sarituaren lanak. Euskadi Irratian ekonomiaz egiten dituen analisiak oso argigarriak izaten dira, edozein entzulek erraz ulertzeko modukoak eta, era berean, sakonak eta zorrotzak.
Irratiko lanarekin aski ez, eta prentsan ere momentu ekonomikoaren azalpenak eskaintzen dizkigu.
ARGIAn argitaratu ditu artikuluak; baita Berrian ere. Eta ETB1eko ikusleek ere ezagutzen dute bere lan egiteko modu txukuna.
Guztion kezka bihurtu den krisi ekonomikoaz estilo dotore eta ulergarrian egindako analisiengatik, 2009ko IRRATIA ataleko ARGIA SARIAren irabazlea JOSEBA BARANDIARAN da.

Bideoa

Asier — 2009/01/30 22:37
argia.com orrian ekitaldiaren bideoa dago. Josebaren hitzak ere ageri dira.
Zorionak! Argia saria sari handia da.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Joseba Barandiarani ARGIA saria eman diote

Joseba Barandiaran abenduan Telleriarten emandako hitzaldian (Errikarte Agirre)