Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jose Luis Ugarterekin "auskalo nundik"
Dokumentu Akzioak

Jose Luis Ugarterekin "auskalo nundik"

2009/07/08

Proposamen erakargarri hori egin digu Legazpiko Gazte Asanbladak bere blogean. Uztailaren 18ko larunbaterako antolatu dute mendi-irteera eta uztailaren 14a baino lehen eman behar da izena.

Gutxik ezagutuko du Legazpiko ingurua Jose Luisek bezain ondo. "Auskalo nundik" diote Gazte Asanbladakoek eta, izan ere, Jose Luisen "Auskalo nundik"ak asko dira. Seguru gaude txoko bakoitzean izango duela zer kontatua. Animatu, beraz, gure herria hobeto ezagutu nahi duzuen guztiak.

Legazpiko oihanetik

jlu — 2009/07/09 06:37
Lasai joan ibilaldira, ez det eta txaparik sartzeko asmorik.Aurreratuko dizuet lehen zatia Korostiagako ohianetik izango dela, antzina basa animalien bizitoki aparta: otsoak, hartzak, oreinak, katamotzak... baina ezkutatu ziren aspaldi, eta orain ez degu lantzarik beharko, ez det uste. Ba, horixe, lasai joan.

ENBIDIA

Aitor — 2009/07/09 14:14
BERRIRO ENBIDIA PASATZEKO PREST, gazte asambladak antolatzea ez du esan nahi gaztentzako soilik denik,ANIMATU REDIOS!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Jose Luis Ugarterekin "auskalo nundik"

Irteera iragartzen duen kartela