Jose Antonio Azpiazu Legazpiri buruzko liburua ari da prestatzen
Asteleheneko Goienkariari eskainitako elkarrizketan, Seguratik irten zela 400. urteurrena dela eta, Legazpiri buruzko liburua prestatuko duela adierazi du Jose Antonio Azpiazu historialariak.
Asteleheneko Goienkariak argitaratu du elkarrizketa. La Empresa Vasca de Terranova liburuaren harira egin diote elkarrizketa eta hor azaldu du Legazpiri buruz liburua argitaratzeko asmoa. Aurten, gainera, 400. urteurrenaren ekitaldien barruan hitzaldia emango du aurki Legazpin.