Jokin Bereziartu Trourista
Zapatuko Gaur8 berripaperean bidaiatzeko beste filosofia bati buruzko erreportajea irakurri ahal izan dugu. Jokin Bereziartu legazpiarra elkarrizketatuen artean zen.
Ereportajea paperean soilik dago, oraindik ez dute Gaur8ren webera igo. Jokinek eta hiru ikaskidek unibertsitateko proiektu baten berri ematen dute bertan. Jokinen hitzetan "Trourist esperientzia berrien bila dabiltzanen gunea da, ez ditugu betiko esperientziak nahi, turismo tradizionaletik harago doan zerbait nahi dugu. Hiri bat edo leku bat ezagutzeko modu berrien bila ari gara, tokikoak direnen begietatik ezagutu eta bizitzeko".
Ekainean zazpi hiritatik egindako bidaien esperientziak hemen jaso dituzte:
http://www.experienceless.org/wordpress
Web orrialdea ere sortu dute: www.trourist.com
Bloga ere bai: http://blog.trourist.com
eta Twitter sare sozialeko helbidea: http://twitter.com/trourist