Jokatu da eskola arteko Legazpiko kanporaketa
Berrehun bat haur etorri dira Gipuzkoako eskola arteko bertsolari txapelketaren kanporaketara. 15:00etan, idatzizko txapelketa jokatu da eta, 16:00etan, bat-batekoa, Latxartegi aretoan.
Bat-bateko saioak bukatuta finalisten izenak eman dituzte. Gipuzkoako finala datorren ostiralean Andoainen jokatuko da. Bat-batekoan ez dugu legazpiarrik izan baina idatzizkoan bai. Hona idatzizkoan aritu diren zenbait legazpiarren argazkiak:
Atzeko ilaran, Aimar Uribetxeberria eta Antton Iraeta daude eta, aurrean, Jone Narbaiza eta Lierni Ugarte. Horien eskuinean, Igor Santa Maria dago.
Gaineko argazkian, berriz, lehenengo ilaran, Mikele Tolosa eta Mikele Arizkorreta daude eta euren atzean Urko Garmendia. Horiez gain, Jon Ander Gurrutxaga, Beñat Iturbe, Arkaitz Garmendia, Ane Beloki, Oihana Gurrutxaga, Izaro Badiola eta Antton Iriartek ere parte hartu dute idatzizko txapelketan. Legazpira saririk etorriko den datorren astean jakingo dugu.