Jaka bertsus Iriondo
Bertso-desafioa antolatu dute Urretxuko Motz tabernan. Legazpiko Asier Iriondo eta Urretxuko Andoni Jakaren artekoa izango da.
Urtarrilaren 14an, arratsaldeko 19:00etan, jokatuko da Urretxuko Motz tabernan. "200 bertso, 20 epaile" izenburua jarri diote. Hala ere, ordu bete inguruko ekitalditxoa izango omen da. Andonik eta Asierrek bertso ariketa xelebreak egin beharko dituzte eta epaileek irabazlea erabaki beharko dute. Egunean bertan argituko omen dute zer jokatuko duten.
ANIMATU!
Kolosala!
zuzenketa