Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jaietan pilotaz gozatzeko aukera ugari
Dokumentu Akzioak

Jaietan pilotaz gozatzeko aukera ugari

2009/04/28

Gaztetxeko pilota eskolak jai hauetan izango diren pilota partiden berri bidali digu oharrean:

Hauek izango dira jaietan egongo diren partidak:

-Ostegunean, hilak 30, arratsaldeko 19:30ean, Udaberri Sariko 4 terdiko txapelketako partida jokatuko da. Bertan Ion Agirrek, Ilunpe taldeko Iriondo azpeitiarra izango du aurkari.

-Maiatzaren 1ean, 09:30ean hasita, I Legazpiko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. Txapelketa honetan, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko pilota eskoletako 6 eta 16 urte bitarteko 100 pilotari baino gehiagok parte hartu dute. 7 kategorietako finalak jokatuko dira, eta horietatik 4tan bikote legazpiarrak arituko dira.

-Maiatzaren 1ean, 17:00etan, Binakako III. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. 3. posturako partida Oroben - Potolo / Urrate I - Lazkano I izango da eta final nagusian Txus eta Muru, Makatza eta Matxin-en aurka arituko dira.

-Maiatzaren 3an, profesional mailako partida izango da 17:00etan. Lehenengo partidan Mikel Goñi eta Merinok, Retegi Bi eta Eskuderoren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan Titin III eta Laskurain, Berasaluze VIII eta Beginoren aurka arituko dira. Partidetarako sarrerak igandean, maiatzaren 3an, goizeko 10:00etan salduko dira pilotalekuan. Kantxako sarrerak 30€ balioko du eta Orokorrak 15€. Pertsonako 5 sarrera salduko dira gehienez.

Pilota eskolatik jende guztia animatu nahi dugu ekitaldi hauetara

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.