Izen berria plaza berrituarentzat
Burdinola elkarteak AGIRREPLAZA izena proposatzen du izen bereko etxea zegoen plaza berrituarentzat. Antzinako etxea Izadi-Zaleak elkartea dagoen lekuan zegoen gutxi gorabehera. Proposamen hori bultzatzeko Agirreplaza deituraren historia egiten du azken Txinpartak alean.
Artikuluaren egilea Valentzian bizi den Miguel Angel Aguirre da, Legazpiko Agirreplaza baserriko bizilagunen ondorengoa, hain zuzen ere. Euskal Herritik kanpo jaioa bada ere, Legazpiko historia ezagutzeko interes handia du.
Txinpartak aldizkariaren 18. aleak, dena den, artikulu gehiago ere badakartza:
- El palacio de Elorregi (Ana Peña)
- Leazpie, Aizkorrondoko etnobotanikaz (Aitor Azpiazu)
- Por la red
- El escenario de la ferrería, una tentación para los ladrones (Jose Antonio Azpiazu)
- Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara (Jose Luis Ugarte)
- La Casa de Aguirreplaza (Miguel Angel Aguirre)
- Legazpiarras que merecen ser recordados (Antonio Prada)
- Kale, plaza etab.-etarako izen berriak
- 2009ko ekitaldiak
Alea internetetik jaitsi daiteke hemen klikatuz.
Beste alde batetik, oraingoan ale berezi bat ere argitaratu du, Txinpartak 19.a. Ale berezi horretan Legazpiko Diaz de Agirre leinuaz aritzen da, Agirreplazarekin zerikusirik ez duena. Eva Aztiria eta lehen aipatutako Miguel Angel Aguirre dira ale berezi honen "errudunak".
aparkalekuak?
Agirre plaza, bapo !
zenbat metrora dago frontoipeko autoen parkina? bizikletak lotzeko lekuak akaso falta dira legazpin, ez autoentzakoak...
nire ustez ere behar dira
Por zierto, iadanik ez dakit zeinena den agintea herri honetan. Lembur, Burdinola edo udaletxearena.