Izadiren azken txanpa
Izadi-Zaleak mendi elkartea azken txanpan sardu da dagoeneko. Beste bi irteera gehiago eta amaiera emango diote aurtengo ikasturte arrakastatsuari. Haurren akanpada eta Vignemaleko bira geratzen dira eta izena emateko epea zabalik dago.
Izadiren ikasturtea amaitzeko bi irteera geratzen dira bakarrik: Jasan izango den haurren akanpada eta Vignamaleko bira. Izen emateko epea zabalik dago, Izadi-Zaleak elkartean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara.
Bestetik, Aitor Casado argazkilariak Iparlako ibilaldiaren erreportaje grafikoaren lotura bidali digu. Bertan argazki ikusgarriak eskaintzen dizkigu, bere ohiko komentario umoretsuez lagunduta.
Hona hemen lotura: http://www.izadi-zaleak.com/phpbb/viewtopic.php?t=897