Izadi Zaleak Euskadiko txapedun
Euskadiko Mendi Txapelketen Kluben 2009ko txapelketa irabazi du Legazpiko Izadi Zaleak taldeak, asteburuan, ekainak 28, Izaban (Nafarroa).
Izabako Kirol Elkartearen web orrian dauzkazue sailkapenak. Izadi Zaleak izan da kluben Euskadiko txapelketaren irabazlea. Ezkaurreren (2.047m) tontorretik bueltan, 31,4 kilometroko ibilbidea burutu behar izan dute. Bezperan izen emanda zeuden 242 lagunen artean, ondoko bost legazpiarrak zeuden izena emanda: Xabier Artola Ugalde (1970) Igor Etxeberria Kerejeta (1979) Ruben Lanz Alzelai (1976) Mikel Pedrosa Garcia (1978) David Redondo Legarre (1978).
Bejondaizuela eta zorionak.