IV. mendeurrenaren web-orriak ikusgai dagoeneko
Ikusgai daude dagoeneko Legazpiko IV. mendeurreneko web-orriak. Web ofiziala Legazpiko Udalaren zerbitzarian dago eta horren osagarri gisa, Izadi-Zaleak elkartearen web-orrian "Aizkorrin Barrena" mendi martxaren gaineko erreportajea ikus daiteke.
Aurtengo urtea berezia da legazpiarrontzat 400 urte betetzen baititugu "villa" izaera lortu genuela eta Gipuzkoako Batzarretan parte hartzen hasi ginela. Ez zen nolanahiko gertaera izan eta hori gogoratzeko, hain zuzen, Udalaren ekimenez haibat ekitaldi izango dira urtean zehar.
Bada, bi web orrietan ikusgai izango dugu IV. mendeurrenari buruzko informazioa. Bata, udalaren web-orrian bertan, helbide honetan: www.legazpiko-udala.info/400urte/eu
Bestea, Izadi-Zaleak elkartearen web-gunean. Bertan, Aitor Casado herritarrak erreportaje zoragarri bat eskaintzen du, hainbat grafiko, mapa eta argazkiz osatuta, urriaren 12an egingo den "Aizkorrin Barrena" martxaren gainean. Helbide hau idatzi behar duzu edo bertan klikatu: www.izadi-zaleak.com/mendimartxa