Isabel Saizen erakusketa otsailaren 1era arte ikusgai
Xixonen bizi den Isabel Saiz legazpiarrak "Legazpiri omenaldia" izeneko erakusketa zabaldu zuen urtarrilaren 18an eta otsailaren 1era arte egongo da ikusgai. Burdinolak eta burdina izan dira bere bildumako lanen inspirazio iturria. Bere bakarkako lehen erakusketa da Legazpikoa.



