Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iritsi da garagardo festa
Dokumentu Akzioak

Iritsi da garagardo festa

2010/03/03

Iritsi da Garagardo festa, aurtengoa Telleriarteko txirrindulari elkartearen eskutik. Ostegunetik igandera arte iraungo du eta Urbeltz pilotalekuan izango da.

Jadanik, "Ziklogenesiak" Urbeltz pilotalekuan eragindako matxurak konpondu dituzte eta ostegunean hasiko da garagardo festa pilotalekuan. Ostegunean arratsaldeko 18:00etan irekiko dituzte Telleriarteko Txirrindulari Elkartekoek pilotalekuaren ateak. Bertan hamaika garagardo dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Horretaz gain, jateko aukera ere izango da, menuan daude Saltxitxak eta txerri-ukondoa. Honek guztiak igandera arte iraungo du eta irabaziak, maiatzean izaten den Santikutz txirrindulari proba antolatu ahal izateko izango dira. Besterik gabe, gonbidatuta zaudete guztiak.

_

begibakarrekoazeria — 2010/03/04 19:01
Berriro ere herrira bueltan eta festa politak berreskuratu direla ikustean poztu naiz, asteburuan garagardo pestaren triptikoa tabernan ikusi eta dena erderaz ikustean tristetu naiz berriz.PD:garagardoarean prezioa zein izango ote da? je,j,ej,je,j,ej,j,ej

antikrisis prezioak

... — 2010/03/05 11:01
Kristalezko jarrak 1.50 € eta zeramikako jarrak 2 € balioko dute
Garagardoa 3.80€ eta jatekoen prezioei badaezpada ere...ikusi ere ez

Gauza bat okurritzen zait bakarrik prezio horiekin: "menudo ostión al bolsillo"


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Iritsi da garagardo festa

kartela iadanik jarri dute