Iratitik Ordesara Aitor Casadorekin
Hurrengo ostiralean, hilaren 5ean , Legazpiko Kultur Etxean, Aitor Casadok, KxK-k, ikusentzunezko berri bat aurkeztuko du, hau ere mendiari lotua. “Iratitik Ordesara” izeneko lan honetan, Mendebal Pirinioa bailaraz bailara zeharkatuko dugu.
Bertan zonalde honetako mendirik esanguratsu eta ederrenak igoko ditugu: Orhi, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Castillo Acher, Bisaurin, Aspe, Anayet, Midi d’Ossau, Lurien, Infernuak, Monte Perdido , Astazouak, Vigenemale… Era berean, leku zoragarriak ikusiko ditugu: Irati, Orreaga, Orbaizeta, Arpeako koba, Ordesa, Perdido Iparraldea, Vigemale Iparraldea, Gavarnie…
Mendia maite eta gozatzen duen orok, ezagutzen dituzten hainbat leku berriz gogoratzeko aukera izango du. Mendira joaten ez direnek, berriz, baina maite dutenek, “mendi birtuala” egiteko aukera izango dute.
Erreportajea argazki askoz osatua dago, erritmo bizian egina da eta musika ederrez lagundua. Ostiral arratsalde interesgarri bat pasatzeko aukera ederra dugu.
Eskerrik asko leaxpi
Ikusentzunezkoak sekulako harrera izandu eta
Horrelako herriaren babesa ikusita gustora hartzen dira horrelako lanak
Mila esker