Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailaren 25ean hasiko dira bertso eskolak
Dokumentu Akzioak

Irailaren 25ean hasiko dira bertso eskolak

2009/09/17

Legazpiko Bertso-Olariak bertso eskolak bidalitako oharrean jakinarazi digunez, irailaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, hasiko da bertso eskolen aurtengo ikasturtea. Haur nahiz heldu, guztiek parte har dezakete.

Aurtengo ikasturtea berezia izango da. Izan ere, datorren urtean LBO bertso eskolak hamar urte beteko ditu. Horren harira, ospakizun ugariko urtea izango dela aurreratu digute. Bertso eskolan parte hartu nahi dutenei irailaren 25ean, 18:00etan, azaltzeko deia egin diete. Aurtengo ordutegi eta egunak bertan erabakiko dituzte.

Goierritarra eta hitza

Bestalde, ikasturteko lehenengo bertso saioa urriaren 30ean izango da Latxartegi aretoan. Hitzaren eta Goierritarraren urteurrenak ospatzeko saioa izango da eta Aitor Sarriegik, Iker Zubeldiak, Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Muruak Joseba Barandiaranen aginduetara kantatuko dute.

Aurrerago ere izango dira ekitaldiak eta horietara ere legazpiar guztiak daude gonbidatuta.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Irailaren 25ean hasiko dira bertso eskolak

LBOko gazteak Mirandaolan kantari