Ipuin kontaketa berezia Pello Añorgarekin
Datorren maiatzaren 14ean, 18:00etan, ipuin kontaketa berezi bat izango da Udal Liburutegian Pello Añorgaren eskutik. Ipuin kontaketa honek plaza mugatuak izango ditu.
"Bularretik mintzora" irakurketa sustatzeko kanpainaren barruan, otsailean "Nola kantatu, irakurri eta begiratu liburu bat" ikastaroa izan genun Pello Añorgaren zuzendaritzapean. Ikastaro honetan sortu zen ipuin kontaketa hau egitea, ea hain zuzen Pello Añorga etorriko da ikastaro horretan parte hartu zutenentzako ipuin kontaketa saio berezia egitea. Kontaketa 3-6 urte bitarteko haurrentzat eta beraien gurasoentzat izango da. Etorriko dira ikastaroan parte hartu zuten gurasoak beraien haurrekin eta praktikan ikusiko dute orduan, ikastaroan, emandakoak.
Funtsean ipuin kontaketa saio bat izango da non ikastaroan parte hartu zutenak lehentasuna edukiko dute eta sarrera mugatua izango du, hots, gonbidapena bidez etorri al daiteke. Hau da, ikastaroan ibilitakoez aparte, oraindik baditugu beste 10 gonbidapen banatzeko ipuin kontaketan parte hartu nahi duenarentzat. Gonbidapena eskatzeko garaian izena eman beharko da eta heldua haur batekin eman dezake izena. Gonbidapenak liburutegian jaso behar dira eta jasotzeko azken eguna, maiatzaren 13a, osteguna, izango da.
Ipuin kontaketa egunean, maiatzaren 14ean, derrigorrezkoa izango da gonbidapena aurkeztea, bestela ezingo bai da sartu.
Zuen zain geratzen gara!!
Legazpiko Udal Liburutegia