Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ingurugiroa zaindu dezagun
Dokumentu Akzioak

Ingurugiroa zaindu dezagun

2007/12/30

Ingurugiroa deituriko atal berria zabaldu dugu "Argazkiak" eremuan eta bertan ingurugiroari egindako erasoak salatu nahi ditugu. Zuk ere parte har dezazun nahiko genuke, argazkiak bidaliz. Gure inguruarekin harro egon nahi badugu ezin dugu utzikerian erori.

Ez nago ados!

ustezko ekologista — 2008/01/06 00:49
Agian ez da estetikoki ikuspegirik ederrena izango, baina ingurumena hori baino zerbait gehiago dela esango nuke, eta alboan dagoen argazkia ikusita, bere erabilera posibleak pentsatzen jartzen naiz, ez al da akaso gaur egun beharrezkoa mendian gora doan errepide bat? Pentsa dezagun hara gora autoan joaten direnak ez direla beti kalte egitera joaten, eta nik pertsonalki errepide bat asfaltatzea baino, nahiago dut horrelako errepide bat ikusi, azken finean, beste berrerabilpen mota bat besterik ez da. Ez da polita noski, baina pinudiak ere zatarrak iruditzen zaizkit pagadien aldean, horiek ere gizasemeok jarriak dira, ta ez dut oraindik horren kontrako ezer entzun! $$$!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ingurugiroa zaindu dezagun

Peabidearen tarte bat, Motxorrotik gora.