Hemen zaude: Hasiera Albisteak Incendies
Dokumentu Akzioak

Incendies

2011/10/27

Asteburu honetako Zine-Klubaren emanaldia "Incendies" filmarekin egingo da. Urriaren 28an izango da, gaueko 22:15ean Latxartegi Aretoan.

INCENDIES

 

Filma: Incendies. Zuzendaria: Denis Villeneuve. Lurraldeak: Kanada eta Frantzia. Urtea: 2010. Iraupena: 125 min. Generoa: Drama. Aktoeak: Lubna Azabal (Nawal), Mélissa Désormeaux-Poulin (Jeanne), Maxim Gaudette (Simon), Rémy Girard (Jean Lebel notarioa). Gidoia: Denis Villeneuve; Wajdi Mouawad-en antzerki-lan batean oinarrituta. Produkzioa: Luc Déry eta Kim McCraw. Musika: Grégoire Hetzel. Argazkia: André Turpin. Muntaketa: Monique Dartonne. Jantziak: Sophie Lefebvre.

 

 

Hiltzean, Nawalek egindako testamentua irakurtzen dute bere seme-alaba bikiek eta txundituta geratzen dira bi gutun-azal ematen dizkietenean, lehenengoa eurak uste zuten aita hilaren izenean eta bestea ezagutzen ez zuten anai baten izenean. Hori da Villeneuve zuzendariaren “Incendies” bere laugarren filmaren abiapuntua. Filma Wajdi Mouawad idazlearen antzerki-lan batean oinarritu da.

 

Villeneuve zuzendariak bi historia paraleloetan zentratzen den eskema narratiboarekin eraiki du bere “Incendies” filma: batetik, Jeannek bere amari buruz egiten duen ikerketa dago eta, bestetik, berari buruz aurkitzen duenaren bistaratzea. Horrela, historia batean eta bestearen artean loturak sortzea bilatzen du eta, modu horretan, Nawalen bizitza ezagutzen goaz baina bere alabak aurkitzen duenaren bidez bakarrik.

 

Nawalen historia denbora-tarte handiekin kontatzen da eta tarteetan gertatu dena ilunpetan geratzen da. “Incendies” poliki-poliki irekitzen doa eta historien collage bat osatzen da baina, azken finean, historia bakarra da kontatzen dena. Villeneuve zuzendariak adierazi duenaren arabera, ez du gatazka Erdialdeko Ekialdeko leku zehatz batean kokatzen, ideologikoki jarrera argia hartu beharrik ez izateko baina horrela eginez nahiko garbi uzten du bere postura politikoa. Horregatik, filmaren iruzkin desberdinetan leku desberdinak ageri dira: Libano edo Palestina dira filmean ageri diren leku nagusiak; eta, nolabait, halaxe da: lurralde bat zein bestea edo beste edozein leku izan zitekeen akzioaren eremua. Planteamendu narratiboak orokortzen duen espazioaren zehaztasun ezak, Erdialdeko Ekialdeko arazo erlijioso eta politikoen gaineko begirada orokorra ezartzea bilatzen du. Hala ere, ikuspegi hori norberaren nortasunari buruzko historia pertsonalaren eta belaunaldikoaren bidez ematen da; sarritan, hainbat esperientzia edo bizipenen ondorioz, bestelako nortasuna hartu beharra izaten da bizirik irauteko. Filmak, halaber, bestelako gauzei buruz hitz egiten du: memoria, bizitza, inguruan bizi direnen bizitzen gaineko ezjakintasuna, zenbaitetan historia indibidualak berreskuratu beharra zerbait orokorragoa ulertzeko. Hori guztia, gainera, indar handiko irudiekin emanda. Filmak poesiaz eta indarrez kontatzen digu biolentziak eta erresistentziak sortzen duen herentzia ezabagaitza.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.