Inauteriak 2012
Udalaren Kultura Sailak 2012ko inauterien egitaraua bidali digu. Hona hemen:
Otsailak 16, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Inauteri kalejira egingo dute 17:30etatik aurrera.
Otsailak 17, ostirala: 16:00etan herriko ikastetxeetako haurren desfilea abiatuko da Santikutz Egoitza paretik Santikutz Kalea eta Kale Nagusian zehar plazan amaitzeko. 17:00etan Lintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Urolatarrak Txaranga hasiko da kaleak alaitzen 19:30ak arte.
19:00etatik Alaitasuna Errondaila Mariatxi bihurturik kalez kale ibliko zaigu.
Otsailak 18, larunbata: Legazpiko Gazteak elkarteak antolatutako ZAPATUKO IÑAUTERIA: Gaia: Itsasoa, Legazpiko hondartza, kostaldea.
Otsailak 19, igandea: “Sorgin dantza” konpartsa abiatuko da plazatik 12:00etan eta erdiguneko kaleetan ibiliko da. Arratsaldean Laubidetik abiatuko dira eta Plazan amaituko dute 19:00etan Lintx-en agurrarekin.