Hemen zaude: Hasiera Albisteak Imanol Ugarteren urteko lehen garaipena
Dokumentu Akzioak

Imanol Ugarteren urteko lehen garaipena

2009/11/25

Ziklokross demboraldia aurrera doa, eta baita gure lau herrikideak ere. Pasa den igandean Asterrian izan ziren. Emaitza onak lortu zituzten gainera.

Igandean jokatu zen Asterriako ziklokrosaren XXX. edizioa. Baita azkena ere, hurrengo urtean lasterketa hau ez denez egingo. Bertan izan ziren, Imanol Ugarte master 40 kategorian, Iker Conejo eta Aitor Izagirre master 30ean eta azkenik, Julen Agirreburualde 23 urtez beherakoen mailan lehiatzen.

Eguneko lehenengo lasterketa, Masterrak. Aitor Izagirre, oso ondo irten zen bainan probaren erdian, zulatu batek postuak atzerantza egitera derrigortu zuen. 18. postuan sailkatu zen bere kategorian. Iker Conejo, berriz, nahiko erregular ibili zen lasterketa osoan eta helmugan 10. izan zen. Imanol Ugarte aldiz, atzetik aurrerako lasterketa polita egin zuen. Ez zen ondo irten baina, hala ere, inork ez zion galarazi helmugan bere kategoriakoen artean txapeldun bezala sartzea. Azkenik, Julen agirreburualde genuen 23 urtez beherakoen kategorian lehian. Ondo irten zen baina matxura izan zuen irten eta berehala. Atzean geratu zen, baina bigarren itzulitik aurrera, postuak aurreratzeari ekin zion 10. sailkatu zen arte. Asteburu honetan bi lasterketa izango dituzte. Lehenengoa Amezagan larunbat goizean eta bigarrena igande goizean Gipuzkoako txapelketa izango dute lehian Aizarnazabalgo herrian. Ea oraingoan ere garaipenen bat ekartzen duten herrira!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Imanol Ugarteren urteko lehen garaipena

Julen, zahor taldeko arropa zaharrekin irten zen Asterrian, omenaldi gixa.