Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ilintiren logotipo berria
Dokumentu Akzioak

Ilintiren logotipo berria

2009/11/03

Ilintik bere irudia berrituta datorkigu. Logotipo berria dute eta, horren harira, honako oharra bidali digute:

ILINTI, Legazpiko Merkatarien Elkarteak, 1992 urtetik bere irudia izan den logotipoa gaurkotu du. Attiko eta Creativos gh arduratu dira logotipo berriaren eraketaz, biak diseinu grafikoko enpresak eta elkarteko bazkide. Bazkide guztiak aukeraketa prozesuan parte hartzeko helburuarekin, 3 logotipo ezberdin eratu zituzten bakoitzak, ondoren bazkideek puntua zitzaten. Modu honetara, diseinu bakoitzak balorazio bat lortu du eta puntuazio altuena lortu duena izan da aukeratua.

Logotipo berriak ILINTIk merkatalgune bat osatzen duela adierazten du. Kolore ezberdinek denda eta zerbitzu ezberdinez osatua dagoela adierazten dute eta tarteek elkartea denda eta zerbitzu berriei irekia dagoela.

 

ILINTIren helburu nagusia, Legazpiko merkataritza sustatzea da. Berrikuntzailea eta dinamikoa izatea ezinbestekoa da lan egiteko garaian, eta horrekin lotuta, irudi gaurkotu bat izatea ere garrantzitsua da.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ilintiren logotipo berria

Attiko eta Creativos gh arduratu dira logotipo berriaz