Ilintiren Fidelizazio Txartela
Uggasaren Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegotik honako oharra helarazi digute:
Mezu honen bidez komunikatu nahi dizuegu, Ilinti, Legazpiko Merkatarien Elkarteak fidelizazio txartel bat jarriko duela martxan. Elkarteak UZTAILAREN 21EAN, OSTEGUNA, 14:30EAN LEGAZPIKO UDALETXEAN aurkeztuko du proiektua eta Legazpiko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren babesa izango du.
Proiektuaren garrantzia dela eta, Ilintik Legazpiko denda guztiak eta komunikabideak gonbidatu nahi ditu aurkezpenera.