Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikusentzunezkoa: "Saharaui, herri ahaztua"
Dokumentu Akzioak

Ikusentzunezkoa: "Saharaui, herri ahaztua"

2009/04/14

Imanol Diaz de Garaio eta Miguel Angel Otsoa de Alda herritarrek eginiko ikusentzunezko honen emanaldia izango dugu hurrengo apirilaren 17an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxean

SAHARAUI, HERRI AHAZTUA

 

Aljeriako mendebal urrunean kokatuta dago, Mauritania eta Mendebaldeko Sahararekin (sahararren berezko lur eta herrialdea) muga egiten du, marokoar gobernuak indarrez kendua. Sahara basamortuaren muinean eta bizitza egoera oso larrian bizirauten du herriak. Zorrozkeriak zigortuta eta herrialde aberatsek beste alde batera begiratuta, gizon, emakume, ume zein adinekoak munduko lekurik latzenetako batean bizitzera kondenatuak daude. Norbaitek “basamortuaren barruko basamortutzat” jo zuen eta ez zitzaion arrazoirik falta.

 

Herrialde latz honi buruz mintzatu eta non kokatuta dagoen azaldu nahi denean, Tinduff-en dagoela esaten du mund guztiak. Segur aski, errefuxiatuen kanpamentuetaik gertuen dagoen tokia delako. Gu “inongo lekutzat” jotzera ausartzen gara.

 

Lan honetan islatu nahi dena, errefuxiatuen kanpamentuetako eguneroko bizia eta sentipenak dira, kanpamentu barrutik eta bertako familia batekin eginiko 8 eguneko bizikidetzan. Espresuki, saharar herriarekin eskuzabalik lan egiten duten guztiei eskainia.

 

Ikusentzunezkoaren iraupena: 33 min.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.