Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iker Azpeitia sendo, maillot horia jantzita
Dokumentu Akzioak

Iker Azpeitia sendo, maillot horia jantzita

2009/07/10

Tourra Pirinioetara heldu den honetan ZingiZangoren porrari begiratua egin diogu. 30 lagunek hartu dute parte bertan eta ostiraleko etapa bukatuta Iker Azpeitiak dauka maillot horia. ZingiZangoren maillotak daude jokoan.

Tropela.net orrian antolatu genuen gure porra. Lehenengo bi etapetan Joxe Ramon Salegik jantzi zuen maillota baina hirugarrenetik aurrera Iker Azpeitia dugu lider postuan. Hala ere, Joxe Ramon bera hurbil du eta Ibon Sotilek ere Pirinioetan gauza handiak egiteko asmoa dauka. Argazkiko sailkapena seigarren etapara bitartekoa da. Gainean klik eginda hobeto ikusiko duzue. Bigarren zutabeko zenbakia Tropela.net-eko guztiak kontuan hartuta daukaten postua da eta azkeneko zutabea pilatutako puntuak.

tropela.net

ni — 2009/07/12 22:19
asier iriondo ere sendo dabil pirineoetan egurra emateko asmoz! mailota beretzat ere!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Iker Azpeitia sendo, maillot horia jantzita

Seigarren etapara arteko sailkapena. Hobeto ikusteko klik egin gainean.