Ihauterietarako bilera
Aurtengo ihauterietan zeozer berria antolatu daitekeen hitz egiteko bilera antolatu du gazte asanbladak, ostegunean, arratsaldeko 7etan, kultur etxean.
Proposamenen artean aurtengo ihauterietako larunbatean bazkaria eta karroza pare bat antolatzea dago. Beraz, ahalik eta jende gehiena agertzea eskatzen da.