Iduzkilore antzerkian
ZingiZangozale batek Iduzkilore antzezlana ikustera gonbidatu nahi gaitu eta horri buruzko informazioa bidali digu. Irailaren 2an Lazkaon izango da antzezlana. Eskerrik asko bidaltzaileari. Honela dio bere mezuan:
Albistegian IDUZKILORE antzerki obraren berri ematea gustatuko litzaidake. Bihar, irailak 2, arratsaldeko 21:00etan Lazkaon emanaldi bat egongo da doan. Antzerki obra hau Henrike 4garrenaren erregetza garaian kokatzen da. 1609ko ekainaren 27an, zaldi karro batzu abiatzen dira Bordaletik Baionari buruz, barnean Bordaleko parlamentuko kideak zituztela. Hauek erregeren manuz ikara eta herioa zabalduko zuten Lapurdi osoan. Horietan zegoen De Lancre Jauna, bere lana hain artoski eginen zuena. Antzerki obrari buruzko informazio gehiago: http://iduzkilore.mundua.com/