Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibargutxi Kirolak, Lorea jantzi-denda eta Hizkuntza liburu-denda
Dokumentu Akzioak

Ibargutxi Kirolak, Lorea jantzi-denda eta Hizkuntza liburu-denda

2010/01/21

Horiek dira euskararen aldeko jarrera izateagatik Legazpiko bezeroek saritutako hiru dendak.

Zerbitzu erabat euskalduna emateagatik Ibargutxi kirolak dendak irabazi zuen saria. Ramon Muñoz legazpiarrak denda horretan erosketak egiteko 100 euroko balea irabazi zuen zozketan. Euskaraz egiteko ahalegina egiteagatik Lorea jantzi-dendak irabazi zuen eta Ainara Perez bezeroari egokitu zitzaion erosketa-balea. Ulertu ez arren aldeko jarrera erakusteagatik, berriz, Hizkuntza liburu-dendak irabazi zuen eta Emilia Ballesteros bezeroak jaso zuen balea.

Ekimenak arrakasta handia izan duela esan genuen. Asteazkenean egin zen sari banaketa. Sari banaketan Legazpiko Udaleko ordezkariak (Anuntxi Andueza euskara teknikaria eta Mikel Alzelai euskara zinegotzia) eta ZingiZangoko Aitor Irastorza ere izan ziren.

Goierri Garaia osoan egin da eta eta Zumarragara eta Urretxura ere iritsi dira sariak. Orri hauetan daukazue informazio zehatzagoa:

 
 
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Ibargutxi Kirolak, Lorea jantzi-denda eta Hizkuntza liburu-denda

Legazpiarrak asteazkeneko sari banaketan