Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hiru Legazpiar Inertzia kirolen Euskal Ligan
Dokumentu Akzioak

Hiru Legazpiar Inertzia kirolen Euskal Ligan

2012/05/29

Asteburu honetan hasi da Goitibeheren Euskal Liga. Larunbatean, Oñatin izan zen lehen proba puntuagarria. Gaur, igandea, Bergaran izan dute bigarrena. Bertan, Julen Agirreburualde "Julenagi", Iker Arizti eta Aitor Arizti herritarrak ibili dira lehian. Emaitza txukunak lortu dituzte.

Larunbatean, maiatzak 26, Oñatiko Larrengain soziedadetik hasita Errekalde auzoraino egin zen Goitibeheren lasterketa. Entrenamendu manga bat eta denboraren aurkako beste hiru izan ziren. Bertan, Julen Agirreburualde eta Iker Arizti ibili ziren euren artean lehian beste lasterkari askorekin batera. Biek, Arinak kategorian hartu zuten parte eta bigarren eta hirugarren denborarik onenak lortu zituzten euren kategorian.

Igandean, berriz, Bergarako lasterketaren txanda izan zen. Iker, goitibeheraz aldatu eta, Neumatika kategorian lehiatu zen, Aitor bere lehengusuarekin batera "auto" berdina gidatu zuen. Aurreko postuetan ibili ez ziren arren, lasterketa gatazkarik gabe bukatzea lortu dute San Martzialgo maldan behera.

Julenagik, berriz, Arinen kategorian garaipena lortu zuen. Gainera, Ligako lehen postuan jarri zen legazpiar pilotua bere "Grabity-Bike"arekin. Hala ere, azkenengo mangan, abiadura punturik altuena zeramanean, ezin izan dio trazadari eutsi eta zuzen joan zen lasto fardoen kontra. Zertxobait minduta, bere kabuz lasterketa bukatzea lortu zuen. hurrengo proba, apirilaren 2an izango da, Idiazabalgo aldapetan behera. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Hiru Legazpiar Inertzia kirolen Euskal Ligan

Iker Arizti, Oñatiko lasterketan.