"Himalaya ezezaguna: Kaxmir eta Ladakh" ikusentzunezkoa
Datorren ostiral honetan, azaroak 12, eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalek, berain ikusentzunezkoa eskeiniko digute Kultur Etxeko Areto Nagusian
Karakorum eta Himalaya mendilerroen artean, Erdialdeko Asiaren atarian, Kaxmir eta Ladkh-ek osatzen duten eskualdea gerra-liskarren sinonimo da gaur egun, India, Txina eta Pakistanek bere mugak zabaltzeko handinahia dela eta.
Aldiz, eskualde misteriotsu honek, kontraste eta ezusteko polit asko eskaintzen dizkigu bidaiorioi: zelaiak, lore-baratzeak, mendi elurtu ikusgarriak, basamortuak, ibai-urtsuak eta garaiera handiko laku urdin-gardenak. Jainkoen bizileku ere bada: milaka erromes hinduista datoz urtero bide aldapatsuetan zehar bere debozioa berretsiz biharko egunean enkarnazio ona ziurtatzeko; tibetar kulturaren babeslekua ere bada, Ladakh-eko paisaia idor eta hunkigarrian monastegi budistek han eta hemen sakabanaturik aurki daitezkelarik; ostera, Kaxmir bailara islamarentzako lorategia da.
Bidaia Kaxmir bailaran hasi dugu. Bailara berdea, emankorra, mendi handiez inguratua eta Dal lakuarekin ureztatua. Paradisu honi "Ekialdeko Suitza" ere esaten diote. Mendien magal berde eta basoetan gora, mendi eta glaziarretan zehar ibiltari joan gara, tredenteak eta abluzioetarako ura eskuetan eta Shivari abestuaz doazen erromes induisten pausuei darraiz, Amanath (4.000 m.) kobazuloraino. Ondoren aitzinako karabanen bideak urrutiko Zanskar bailara garamatza, Ladakh edo "mendate garaien lurraldean". Ilargi itxurako paisaia idorrean, 3.000 eta 4.000 metrotara dauden bailara batetik bestera ibiliko gara, tartean 5.000 metrotako mendi-lepoak zeharkatuz. Tarteka-marteka glaziar jatorriko ibaien urarekin hasitako gari sail niminoek berde koloreak esperantzarako tartea emanten dio lurralde bakartsu honi.
informazioa
Zaldibarko liburutegitik idazten dizuet eta mesede bat eskatu behar dizuet. Orain del ahilabete batzuk hitzaldi bat antolatu zenuten: Himalaya ezezaguna. Mila gallasteghi eta Asier Aranzabal ziren hizlariak. Daukazue moduren bat beraiekin kontaktuan jartzeko? mila esker