Herrira plataforma Legazpin
Legazpin, Egin Dezagun Bideak bultzatuta, presoen aldeko Herrira plataforma martxan da.
Egin Dezagun Bidearen eskutik, datorren igandean Herrira plataforma aurkeztuko da Donostiako Kursaalen. Legazpin ere lanean ari dira presoen aldeko talde hori sortzeko. Talde horretan parte hartu nahi duenak, jakin dezala, asteartero elkaruko dela talde hori Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
Bertan parte hartzera eta laguntzera animatu dute antolatzaileek.