Hemen zaude: Hasiera Albisteak Helduen bertso eskola ostiralero 19:00etan
Dokumentu Akzioak

Helduen bertso eskola ostiralero 19:00etan

2007/12/17

Datorren ostiraletik aurrera astero-astero 19:00etan hamarkotea elkartuko da bertso eskolan.

Umeen bertso eskolak urtero antolatzen ditu Legazpiko Bertso-Olarien bertso eskolak. Helduen bertso eskolak ere eman izan dira baina azken urteotan antolakuntza lanak egin izan ditu, batez ere. Aurten, ordea, bertsoen teknika eta doinuak ikasteko helduen bertso eskola jarriko da abian. Ostiral honetan hasiko da 19:00etan. Julen Agirrenburualde izango da gidaria eta hamar bat lagun elkartuko dira bertan. Izenik eman ez duen inork azaldu nahiko balu ateak zabal-zabalik izango ditu. Bertso eskolaren lokala Itxaropenen dago Apatxo baserriaren parean eta Sorgintxuloren aldamenean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Helduen bertso eskola ostiralero 19:00etan

Helduen bertso eskolan ibilitako hainbat kide (JM Bereziartu "Bere"ren argazkia)