Helduen bertso eskola martxan
Legazpiko Berso-Olariak bertso eskolak helduen bertso eskola abian jarriko du. Ordutegiak eta abarrekoak erabakitzeko bilera datorren ostiralean, hilaren 14an, Itxaropengo lokalean egingo dute 19:00etan. Bertsozale guztiak animatu nahi dituzte izena ematera.
Irailean ume eta gaztetxoen bertso eskolak jarri zituzten martxan. Harrezkero, larunbatero-larunbatero dozena bat ume elkartzen dira bertso eskolan. Orain, berriz, helduen bertso eskolei ekingo zaie. Ordutegiak eta abarrekoak erabakitzeko bilera datorren ostiralean 19:00etan egingo dute bertso eskolaren lokalean. Lokala Itxaropenen dago Apatxo baserriaren parean eta Sorgintxuloren lokalaren aldamenean.
Bertsozale izatea edo bertsoa gertuagotik ezagutu nahi izatea izango da baldintza bakarra. Bertsoen teknikak eta doinuak erakutsiko dira bertan eta Julen Agirreburualde izango da gidari eta irakaslea. Hala nahi duten parte hartzaileei jende aurrean kantatzeko aukera ere emango zaie, adibidez, Martxoan Bertsoan Urretxu-Zumarragan antolatzen den lehiaketan. Baina jende aurrean kantatu nahi ez duenak ere bertsoaz gozatzeko aukera izango du eskola hauetan. Beraz, ostiralera arte bertsozale guztioi.