Hego Amerika goitik behera
Gorka Andueza lehen ere munduan zehar ibilia da. Herrira itzuli zen baina mundua ezagutzeko jakin-minak berriro kanpora eraman du. Bere blogean ibilbidearen azalpen eta argazki ugari ditu.
Aurreko bidaiaren berri eman genuen hemen. Legazpiarrak Edonon da blogaren izena eta azkeneko bidaiaren argazki eta testu ugari ditu bertan. Egin duen ibilbidea ere azaltzen du. Orain Argentina aldean dabil. Azkeneko mezua asteartean idatzitakoa da. Gertutik egingo diogu jarraipena.
Ondo baina kontuz ibili Gorka!