Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haztegiko gazteek egindako agenda
Dokumentu Akzioak

Haztegiko gazteek egindako agenda

2008/09/26

Haztegi Ikastolako Euskaraz Biziko ikasleen batzordeak 2008-2009 ikasturterako agenda herrikoia burutu du.

Haztegin ere bagabiltza euskara biziberritzeko gogoz, eta jakina da ikasleen artean ere erdara sarri gailendu egiten dela. Honi aurre egiteko asmoz, ikastolako hainbat lagun ari gara lanean (guraso, ikasle nahiz irakasle). Lan horrek bere fruituak eman ditu, besteak beste ikasle talde batek egin duen agenda herrikoia. Bertan Euskal Herriko eta Legazpiko kulturarekin lotutako egun seinalatuak txertatuta daude, eta dagokionean, hauekin lotutako kantak ere bai.


Horretaz gain, astero-astero esaera zahar bat ere irakur daiteke. Koldo Arana, Mikele Tolosa eta Maddi Villarreal ikasleak dira azaleko marrazkien egileak. Agenda Batxilergo 2ko Euskaraz Bizi batzordeko taldekideek burutu dute, batzorde bereko Batxilergo 1eko eta DBH4ko ikasleen parte hartzearekin. Legazpin ere gazteek euskararen aldeko ekintzetan parte hartzen dutela ikusteak poza ematen du.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Haztegiko gazteek egindako agenda

Haztegi Ikastolako agenda 2008-2009