Haurrentzako xake txapelketa berria
Santikutz Xake Elkarteak txapelketa berri bat antolatu du etxeko txikientzako. Festetan ez bezala horaingoan ez dira kanporaketa zuzenak egingo, eta denek partida berdinak jokatzeko aukera izango dute. Sari eta trofeoak izango dira txapeldunentzat. Urriaren 17an eta 18an.
Bi kategoria izango dira: 8tik 11 urtekoak, urriaren 17an eta 12tik 15era bitartekoak urriaren 18an. Bi egunetan goizeko 10etan hasiko da bazkal ordurako bukatzeko moduan. Lekua oraindik ez dago erabakita. Izen emateko bi modu: telefonoz 650 58 31 84 edo e-mail bidez santikutz@hotmail.com. Izen abizenak, adina eta telefono bat beharko degu. Zerrenda egun bakoitzeko 10ak 10 gutxitan itxiko degu, ordura arte denbora egongo da izen emateko. Festetan kanporaketa zuzenak izan ziren eta baten bat partida bakarra jokatuta joan zen etxera, horregatik oraingoan programa baten bidez posible da denek partida kopuru berdina jokatzea eta sailkapen bat ateratzea.