Haurren uda ikastaroa
Legazpiko Udalak aurten ere antolatu du umeentzako uda ikastaroa. Helburua da euskararen erabilera umeen aisialdian ere bultzatzea.
Uztailaren 1etik 24ra izango da eta 2 eta 9 urte bitarteko 227 umek hartuko dute parte. 19 talde osatu dira denera:
2 urteko 4 talde
3 urteko 3 talde
4 urteko 3 talde
5 urteko 3 talde
LH1eko 2 talde
LH2ko 2 talde
LH3ko 2talde
Bi eta 3 urteko umeak ikastolako Latxartegiko geletan daude, eta 4 urtetik gorakoak berriz, Domingo Agirre eskolako geletan.
Legazpiko Udalak 21 begirale kontratatu ditu uda ikastaroa aurrera eramateko. Begiraleek egitaraua eta ekintzak, prestakuntza saio bat egin ondoren prestatu zituzten.
Zapi berdeari erreparatuz gero, ezagutuko dituzue uda ikastaroan dabiltzan haurrak.
AURTENGO UDAN ERE EUSKARAZ BLAI!!!