Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haur sahararren udalekuak
Dokumentu Akzioak

Haur sahararren udalekuak

2010/06/07

Urola Garaiko Sahararen lagunek sahararren errefuxiatu-kanpamenduetatik datozen haurrekin begirale moduan aritzeko aukeraren berri bidali digute. Horrekin batera, argazkiak ere bidali dizkigute. Gure galerian sartu ditugu. Hona hemen informazioa:

Uda honetan esperientzia berri bat bizi nahi? Saharar errefuxiatu kanpamenduetatik datozen haurrekin begirale moduan aritzeko aukera duzu gurekin. Haur hauek bi hilabetez datoz gurera Oporrak Bakean programaren barruan uda igarotzera, indarberritu eta mediku ikuskapenak egiteaz gain, esperientzia berri bat bizitzera kultura desberdin batean, eta nola ez, ondo pasatzera. Proiektu honen partaide izan nahi baduzu udalekuetan begirale moduan parte hartuz, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

 Udalekuaren datuak:

-         Udalekuaren hizkuntza: gaztelera

-         Uztailaren 8tik irailaren 9a bitartean

-         Brinkolako aterpetxean (Gipuzkoa)

Begiralearen profila: Gutxieneko adina 18 - gehienekoa mugarik gabe. Dinamikoa, haurrekin lan egitea gustatzea, arduratsua. Bestelakoak: egitasmoa hasi aurretiko topaketara joatea, saharar herriarekin erlazio zuzena izatea eta saharar herriaren gatazka ezagutzea baloratuko da. Lana boluntarioa da.

Udaleku honetan zure disponibilitatearen arabera lan egin dezakezu! Asteburu bat, lau egun, bi aste… joaten zarenean, ostatua eta janaria ez dituzu ordaindu beharrik!

Nola eman izena: Bildu zure datu pertsonalak eta CVa eta bidali e–mailez maiatzak20sahara@gmail.com

INFORMAZIO GEHIAGO:

emaila: maiatzak20sahara@gmail.com

telefonoa: 673707829

      facebook.com/maiatzak20

Deialdi hau interesa izango duen pertsonari edo elkarte orori luzatzea eskertuko genizueke! Mila esker! Sucran!

Bestalde, argazkien galerian zenbait argazki aurkituko dituzue:
http://www.zingizango.com/argazkiak/taldeak/sahararen-lagunak
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.