Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hasi dira entrenamenduak
Dokumentu Akzioak

Hasi dira entrenamenduak

2010/02/08

Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolatzen duen Martxoan Bertsoa ekitaldi sorta hurbiltzen ari da. Legazpiko Bertso-Olariek ere hartuko dute parte. Otsailaren 26an Legazpin egingo den bertso-afaria eta martxoaren 12an Arranon egingo den kanporaketa ekitaldien artean dira.

Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagaren bertso-afaritarako sarrerak ostiralean jarriko dira Ogiberrin (kalekoa), Kultur Etxean eta Laubide tabernan. Afaria otsailaren 26an izango da.

Bestalde, Martxoan Bertsoako txapelketaren kanporaketetako bat Arranon egingo da martxoaren 12an. Legazpiar batzuk parte hartuko dute bertan eta, dagoeneko, jo eta ke dabiltza entrenamenduetan.

Zorionak antolatzaileei eta zorterik onena gure herritarrei.

eman egurre !

joseba — 2010/02/10 00:34
beti ere izpiritu olinpikoa mantenduz, alegia, parte hartzeak balio du !

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Hasi dira entrenamenduak

2008an Arranon egindako kanporaketa