Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gure goierritartasuna auzitan?
Dokumentu Akzioak

Gure goierritartasuna auzitan?

2011/10/05

Urola Garaiko Mankomunitatea osatzearekin Urola Garaia leku-izena nagusitzen hasi eta, badirudi, gure goierritartasuna zalantzan jartzen hasi zirela zenbait.

Uste genuen gaitz hori gaindituta zegoela baina, begira, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren harira, Goierritarra aldizkariko albiste batean sortu den eztabaida:

http://goierritarra.hitza.info/2011/10/04/zazpi-goierritar-gipuzkoako-bertsolari-txapelketako-finalera-iristeko-lehian/

Gure goierritartasunaren aldarria ikus daiteke albistearen erantzunetan.

Legazpi Goierri da

Nekane — 2011/10/05 16:13
Oraindik ez dut ulertzen zergatik kanporatu gaituzten Goierri izeneko zakutik. Gu goierritarrak izan gara, gara eta izango gara. Urola Garaia izendapena asmatu, eta hor sartu gaituzte itxuraz traba baino egiten ez dugunok: alegia, Zumarraga, Urretxu, Ezkio eta Legazpi. Ez ditut gainerako herriak hizpide hartuko, baina gauza jakina da Legazpik harreman estua izan duela aspalditik Segurarekin; beraz, hizkera zein ohitura aldetik izango dugu, bada, goierritarretik zerbait? Beasain ez dute sartu Oria-ezdakitzer izeneko zakuan, ezta? Bereiz ditzatela, nahi izanez gero, Goierri Garaia eta Goierri Behera (beti dena bereizten jarduteko ohitura santua baitugu). Baina Goierri. Gure ibaia lasai asko zegoen lehendik ere, izendapenean sartu gabe. Nahi dutena esango dute, baina Legazpi Goierri da. Horregatik, agian, Goierritarra bera dago "bestela" antolatuta. Gure herriak ez dituztelako aintzat hartzen. Jakina Nereak hor agertu behar zuela! AUPA NEREA!

Tamalgarria

JOSE LUIS UGARTE — 2011/10/06 14:01
Tamalgarria da GOIRRITARRA hedabidekoek darabilten lan-ildoa, gai honi dagokionez. Eskubide osoa dute euren proiektu editorialean gu ez kontuan hartzeko, eztabaidagarria iruditzen bazait ere, baina erabil dezatela bestelako terminologia, goierritarrak denok baikara, haiek eta guk. Ez dut ulertzen, inondik inora ere, goierritar izatearen esklusibitatea eurentzat bakarrik hartzea, gainerakoak baztertuz. Iruditzen zait gure eskualdearen historia ez dutela ezagutzen. Bestela ezin liteke...

Ez da hianbesterako

Ze inporta dik — 2011/10/10 09:51
Ba zer nahi dezute esatea, lagunok. neri ez zait pitoik ez inporta Villarreal, Zutru eta Txernobil Goierri diren ala ez. Ez goierri, ez urola garaia eta ez goierri garaia. Ze balio du ba, goierritar izateak? agian neskato bizkaitar gazteen koadrilekin harremanetan hasteko bai dik garrantzia, baina bestela.....

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.