Gotzain legazpiarra Kuban
Kubak 52 preso disidente askatuko dituela iragarri du oraintsu. Negoziazio horietan elizak ere parte hartu du eta Emilio Aranguren telleriartearren semeak paper garrantzitsua jokatu omen du. Zurrumurruen arabera, gutxi barru Kubako elizaren buru izenda dezakete.
Emilio Aranguren Holguinko apezpikua da. Bere gurasoak 1937an joan ziren Kubara. Seme-alaben artean bera da Legazpin jaio ez zen bakarra baina legazpiartzat omen dauka bere burua. Bere aita Errepublika garaian Legazpiko alkate izan zen.