Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gorka Salmeronen erakusketa Oñatin
Dokumentu Akzioak

Gorka Salmeronen erakusketa Oñatin

2009/10/15

Goienan irakurri dugu. Gorka Salmeronek formatu handiko 25 erretratu jarri ditu Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Ikusgai egongo dira azaroaren 6ra arte, astelehenetik domekara, 18:00etatik 20:00etara.

"Begirada zuzenekoak"

Hiru garaietako pertsonaiak bildu ditu: haurrak, helduak eta adinduak. Gehienak pertsonaia anonimoak dira eta ezagunak ere bai. "Legazpiko bizilagunak, lagunak eta etxekoak dira nagusi. Besteak beste, alabaren erretratua dago lau hilabete zituenean. Baina, guztiondako ezagunak direnak ere badaude; adibidez, Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga", esan dio egileak Goienari.
Erretratuak izeneko erakusketan dauden argazkiak formatu analogikoan eta XIX.mendeko teknikaz egindakoak dira. "20x25 zentimetroko negatiboak erabili ditut erretratuok egiteko. Argazki batzuk handitzeko batzuetan, 70x90 zentimetroko negatiboak erabili ditut", esan dio Debagoieneko hedabideari.
Halako erretratuak egiteko prozesua nahiko luzea dela esan du Salmeronek: "Ez dauka zerikusirik argazki digitalarekin. Analogikoan argazkia egiteko, errebelatzeko eta handitzeko denbora behar duzu. Erakusketako erretratuak estudioan egindako argazkiak dira, zuri-beltzekok, eta guztiak begirada zuzenekoak. Erradiografiak bezalakoak direla diot nik".

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Gorka Salmeronen erakusketa Oñatin

Goiena.net webetik hartutako argazkia