Manolo Agirre eta japoniarrak gizon probaz
Berrian elkarrizketa egin diote Manolo Agirre Legazpiko taldearen botileroari. Bestalde, Sustatun Gizon probei buruzko Japoniako iragarki bat ikusi dugu. Bi gauzak albiste batera ekartzeko modukoak.
Ostiraleko gizon proba dela eta Berriak elkarrizketa egin dio Manolo Agirreri. Hona bere zenbait erantzun:
Herritarren aurrean duzuen maila erakusteko prest al zaudete?Bai, gogoz itxaron dugu eguna noiz helduko. Gogor lan egin dugu orain arte, eta daukagun guztia emango dugu irabazteko.
Zenbat denbora daramazue prestatzen?
Iazko irailean hasi ginen, 2008ko abenduan Zumarragan egin genuen saiorako, eta ordutik ez gara gelditu. Ordu asko pasatu ditugu entrenatzen, bai taldean bai bakoitza bere kabuz. Entrenatzeko tresna berezi bat egin dut, eta bestela lau taldeok erabiltzen dugun kaxa erabili izan dugu taldean entrenatzeko, eta horrekin ezin zenean harriarekin entrenatu dugu. Gero bakoitzak bere entrenamenduak ere egin ditu korrika, mendian, kiroldegian eta abar.
Elkarrizketa guztia Berriaren agerkari digitalean irakur dezakezue
Bestalde, Japoniako iragarki bitxi bat ikusi dugu Sustatun. Euskaldunok omen dugun indarra darabilte bitaminadun botika bat saltzeko gaitzat. Gaiarekin lotura duenez hona ekartzeari egoki iritzi diogu: