Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gizarte alokairua? Ez, mila esker
Dokumentu Akzioak

Gizarte alokairua? Ez, mila esker

2008/05/17

Oskar Salinas legazpiarrak hainbat egunkaritan gutuna argitaratu du. Bertan gizarte alokairuarekin izan duen esperientzia kontatzen du eta gogoetarako bidea ematen. ZingiZangora ere iritsi zaigu gutuna.

Hona hemen, tartean Berrian, Oskarrek argitaratu duen gutuna:

GIZARTE ALOKAIRUA? EZ, MILA ESKER
Legazpiarra naiz, eta urteak dira Etxebideren zerrendetan izena eman nuela. Orain artean ez zait sekula ezertxo ere “tokatu”, baina duela egun batzuk Alokabideren jakinarazpen bat jaso dut, “gizarte” alokairuko etxebizitza bat egokitu zaidala esanez. Hasiera batean pozak zoratzen banengoen ere, hilero ordaindu beharreko kopurua ikustean, berehala zapuztu zitzaidan hasierako ilusioa. Zenbat uste duzue ordaindu behar dudala? Bada, 621 euro, alajaina! Eta ez pentsa, ez, enpresaburu handi baten soldata dudanik. Azken nomina 1.542’22 eurokoa izan da (zenbait hilabetetan, gainera, hortik beherakoa), eta 4 pertsonaren bizi-mantenua dago horren mende: emaztearena, bi seme-alabena eta neurea.

Ezker Batuak aho betean hitz egiten du gizarte alokairuari buruz, eta, beraz, izugarri gustatuko litzaidake Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko arduradunek azaltzea posible ote den “gizarte” alokairu bat nire soldataren %40tik gorakoa izatea.

Zeri buruz ari naizen jakin dezazuen, argi esango dizuet orain alokairu libreko etxebizitza batean bizi garela, eta hilean 480 euro ordaintzen ditugula. Zentzuzkoa al da babes ofizialeko merkatua merkatu librea baino askoz ere garestiagoa izatea? Neurri horiekin nahi al dute gazteok geure kasa bizitzen jartzea, pixka bat aurreztea eta aurrerago etxebizitza librea erostea?

Etxebizitza Sailak berriro egin beharko luke bere alokairu politikaren plangintza; izan ere, sarri, ezer gutxi du “gizarte” kontzeptuak dakarren esanahitik. Esate baterako, hainbat zuzenketa faktore aplika litezkeela datorkit oraintxe burura: ez da gauza bera Donostian eta pareko hiriburuetan “gizarte” alokairua 621 eurokoa izatea (azken batean, hiriburuetako alokairu librea 800-1.000 euro inguruan dabil) edo kopuru hori Legazpiko “gizarte” alokairuari dagokiona izatea (etxebizitza libreko errentak zertxobait merkeagoak dira). Horregatik, ez zait batere harritzekoa iruditzen etxebizitza esleitu didaten atari berean beste etxebizitza bat sei hilabetean hutsik egon izana. Izan ere, lau hautagaiek uko egin diote bertan sartzeari. Pentsatzen dut pertsona horien egoera ere nirearen antzekoa izango dela. 

Eta hori guztia gutxi balitz bezala, are gehiago haserretzen naiz gure herriko salmenta erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzekin gertatu diren zenbait irregulartasun ikusita.

Nago aipatutako arrazoiak aintzat hartzekoak direla, eta bada garaia gure “agintari-ordezkariek” gure gizartean etxebizitzekin dagoen arazoa konpontzeko moduari buruzko gogoeta egin dezaten. 

Oskar Salinas Plazaola

Legazpi

Gizarte-alokairua? Bai, jakina

itziar oñate — 2008/05/22 10:18
Zenbait zehaztapen egin nahi nituzke "Gizarte-alokairua? Ez, eskerrik asko" izenburuko gutunari erantzuteko. Gutunaren egileak —Legazpiko herritarra bera— adierazten zuen gizarte-alokairuko pisu bat baztertu behar izan zuela errenta oso handia zelako, 621 euro zehazki, eta bere diru-sarreren % 40 baino gehiago zen hori, bere esanetan. Alokabide Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren alokairuko sozietate instrumental kudeatzaileak gogorarazi nahi dizue, besterik gabe, nahitaez betetzekoa den araudi bat dagoela alokairuko errentak esleitzeko eta "gizarte-justizian" oinarrituta dagoela arau hori, hau da, gehiago irabazten duenak gehiago ordaintzen du. Aztergai dugun kasu honetan, errenta ez zen aitorturiko diru-sarreren % 25era iristen. Oro har, errentak esleipendunaren diru-sarreren % 30 ez gainditzea eskatzen du araudiak, betiere ere diru-sarrera horiek 28.000 euroko muga gainditzen ez badute. Adieraztekoa da, datu osagarri gisa, Alokabideko errentarien diru-sarreren batez bestekoa 13.129,37 dela urtean, eta ordaindu beharreko batez besteko errenta 303,13 euro dela (gastuak barne), merkatu libreko preziotik oso urrun.

Itziar Oñate
Alokabide. Bezeroaren Arretarako eta Gizarte Arloetako Arduraduna

non eta nola

begibakarrekoazeria — 2008/05/22 11:12
Non, noiz eta nola esleitzen dira etxebizitza horiek, non publikatzen dira zerrendak.Nola ezagutu ditzake pertsona batek mota honetako pisu bat esleitzeko dauzkan aukerak?
Eusko Jaurlaritza ahoa betetzen du ispekzio bidez kendutako pisuetaz hitz egiten, nola dakigu zein etxebizitza (herriaren etxebizitza) izan diren kenduak edo multatuak, gureak dira ez daukagu informazio eskubiderik beraiekiko?
Legazpin gutxi hitz eginda tasatutako etxebitzak
esleitzeko formaz, frotoi atzeko bizilagunen abizenak entzutean kriston amorrua sortzen zait.

Bai jakina?

Brinkola - Oñate — 2008/05/22 14:33
Nik gaiaz askorik ez dakit, baña datu bat harritzen nau. Nola da posible alokairu librea alokairu "soziala" baña merkeago egotea kasu askotan?
Entzun dudanez ere, alokairuaren kosteari edonon gehitu behar zaien gastuak ere handiagoak dira (hau batenbatek aklaratzerik balu interesgarria izango litzateke)
Legazpìn abizenez aparte, etxe asko nola eman diren ere amorrua ematen du. Gero inspekzioetaz hitzegiten dute...

Gizarte Alokairu honi ez!!!!!

Oskar Salinas — 2008/05/22 19:50
Kaixo,
Nik nere datuak jarri ditut mahai gainean, irabazten dutena eta kobratu izan nahi didatena eta bakoitzat atera dezala kalkuluak. Hemen galdera asko daude erantzuteko.
Nola Alokabide bezalako enpresa batek "SOZIAL" deitzen dena 902 telefono zenbaki batera deitu beharra dezu?
Nola izan daiteke kondizio berdinetan alokairu "soziala" altuagoa izatea Babes ofizileko mailegu baten aldean?
Gobernuak ez du esaten mailegu bat ez dela %30 baino geihago ordaindu behar? Alokairua %40a
Non ordaintzen da 91 euro portaleko gastuekin? Sozialean bakarrik
Hemendikan animatzen dut orain arte atzera bota diren beste Adjudikatzaileen egoera salatzea eta sinisten ez didana nomina eta ogasuneko deklarazioa erakutsiko diot.

BOE

ogatza — 2008/05/23 14:53
Zeriruditzen zaizue Babes ofizialeko etxe huts bat Oñatiko bati tokatzea? ( ez dut ezer pertsona horren aurka bainan Legazpin badago beharra.)

espabilau

karabá — 2008/05/24 10:03
Baina tipo honek ze nahi du? 1500 € garbiak irabazi eta 200 euroko alokairua ordaintzea ala?
Honek ze nahi du, guk denak bere errenta ordaintzea ala? Ze uste du honek, alokairu soziala ez degula denok ordaintzen ala? Merkatu librean merkeago aurkitzen baduzu egon zaitez merkatu librean eta etxe hori esleituko zaio zu baino behar handiagoa duen bati. Edo bestela Donostiko etxea zaldu... espabilaus.

SOZIALA

Oskar Salinas — 2008/05/24 12:48
Espabilatua zu zera, ez dezula informaziorik ba lehenbizi irakurri goian dezu ta. eta erraz idazten da izenik eman gabe.
Hemen salatzen dena " sozial" bezala saltzen duten zeozer ez dela horrela. Noski alokairu librean geldituko naizela ez bait dut nahi halako tranpan sartu.

anti sozial

karabá — 2008/05/24 16:52
hemen tranpa egin nahi zuen bakarra zu zinen...

soziable

karabin — 2008/05/24 20:00
Behar gehio duen bati esleituko zaio bai, baña egoera berdiñean? Beharra ta soldata antza ez ditu kontuan hartzen alokairu "sozial" honek. Edo ez dakizu ze tranpa egin behar den halako pisu batean sartzeko ito gabe? Galdetu batenbati, ze pisu ofizialen kontuan legazpin tranpetaz asko dakigu...

beharra

begibakarrekoazeria — 2008/05/26 08:57
behar sozial gehiago? behar soziala daukazu ala ez daukazu.Gauza da alkiler sozialeko etxebizitzak zein intentziorekin egiten diren, zenbat jende dago legazpin behar sozileko laguntza behar duena? beharrezkoak ahal dira alokairuko sozialeko pisu gehiago? pertsona batek 2 pisu baditu behartuta dago bere semeari bat ematera? edo gobernuak 18 urterekin independizatzeko laguntzak eman behar dizkio? ala aitaren pisu hipotekatu eta dependentzin jarraitu behar du? Dependentzia ez da bakarrik etxean bizitzea. Kasua ematen bada salatu behar dena bi pisu horiek dituenak egiten duen espekulazioa da.

Datuak

Oskar Salinas — 2008/05/26 09:35
Aurrekoan esan bezala,mahai gainean daude datuak bakoitza uler dezala bere modura.

datuak

karabin-bon-bá — 2008/05/26 11:20
Aber nik entzun det hor adjudikatzen zena hau zen:
etxe bat ( nahiko berri eta handia), garaje bat ( handia) eta trastero bat. Horrela da?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Gizarte alokairua? Ez, mila esker

Martxoan alokairu sozialeko etxe batean agertutako pankarta